XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Begira, zenbat maite izan gaituen Aita Jaungoikoak: bere seme-alaba egin gaitu. (Joan 3,1).

Begira zer dioen Jesusek:Uretik eta Izpiritutik jaiotzen ez dena, ezin sar daiteke Jaungoikoaren erreinuan. (Joan 3,5).

Kristauen alde otoitza:
Gorde ezazu bataiatu berrietan,
Zuk emandako espiritua,
lagun iezaiezu
egiazko zure seme-alabak bezela
bizi izaten

(Bazko-Igande).

17 Kristauok, Jaungoikoaren seme-alaba al gara? Bai: Kristauok, graziaren bidez, Jaungoikoaren Seme-alaba gara.

18 Jaungoikoaren seme-alaba noiz egiten gara? Bataioa hartzean egiten gara Jaungoikoaren seme-alaba.

19 Bataioa zer da? Jesusek, Jaungoikoaren seme-alaba eta Elizaren gorputz-zati egiten gaituen Sakramentua da Bataioa.

20 Jesusek noiz agindu zigun Bataioa hartzeko? Jesusek Bataioa hartzeko, bere Ikasleei hauxe esan zienean agindu zigun: Zoazte, eta egin nere ikasle herri guztiak, Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Santuaren izenean bataiatuaz.

Nungo Elizan eta noiz bataiatua zaren, galdetu zure gurasoei, edo haien ordezkoei.

Bataioan bekaturako hil, eta bizitza berri batera jaio gara.